NATUR ZIENTZIAK DBH3
1. UD: Nola daude osatuta gauzak?
1.1 Gasen
portaera berezia –dilatazioa-kontrakzioa, espantsioa-konpresioa eta difusioa– behatu eta deskribatu, portaera hori
azalduko duen teoria zinetiko-molekularra definitu eta teoria
zinetiko-molekularraren arabera gasen portaera azaldu.
1.2. Gasen presio,
bolumen eta tenperaturaren artean ematen diren erlazioak ikertu, gasen
presioa –presio atmosferikoa- eta gasen legeak –Boyle, Gay-Lussac eta
Charles-Gay-Lussac legeak– teoria zinetiko-molekularraren bidez interpretatu eta azaldu.
1.3. Materiaren agregazio-egoerak -solido, likido eta gas- eta materiaren
aldaketa fisikoak –egoera-aldaketak eta disoluzioak- teoria
zinetiko-molekularraren arabera interpretatu eta azaldu.
1.4. Zientzilarien lan-prozedura -metodo zientifikoa- zer den eta zein
diren bere urrats nagusiak modu sinple batean aztertu eta metodo
zientifikoaren ildotik materiaren aldaketa fisikoez esperintzia sinpleak
burutu.
1.5. Materiaren
aldaketa kimikoak behatu, aldaketa
horiek azalduko dituen teoria atomiko-molekularra definitu eta materiaren aldaketa fisikoak eta kimikoak teoria
atomiko-molekularraren arabera azaldu.
2. UD: Nola eraldatzen dira substantziak?
2.1. Atomoaren egitura aztertuz, eredu atomiko berriak (Thomson, Rutherford) deskribatu eta konparatu. Elementu kimikoak identifikatu eta haien osaera deskribatuz, atomoak, ioiak eta isotopoak ezberdindu.
2.2. Atomoen arteko
loturak aztertuz, substantzia kimikoak identifikatu eta sailkatu. Konposatuak sailkatu eta arruntenak deskribatu, beren formula kimikoa eta eredu molekularra adieraziz.
2.3. Teoria
atomiko-molekularraren aplikatuz, erreakzio kimikoak interpretatu, ekuazio doituen bidez adierazi eta parte hartzen duten substantzien masaren proportzioak
kalkulatu konbertsio-faktoreak erabiliz.
2.4. Erreakzio kimikoak
sailkatu eta mota bat (konbustioa) aztertu eta ikertu, gure bizi-modurako garrantzia eta arriskuak baloratzeko eta pentsaera
kritikoa garatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina