2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Matematika 1. unitatea

Hona hemen 1. unitatearen eskema On egin!

IKASTURTEAREN AURKEZPENA

TEKNOLOGIA DBH3


1. UD: Amonaren Herentzia.


1.1.Egitura iraunkorren oinarrizko eragileak bereiztu, eraiketetan identifikatuz, sailkatuz eta funtzioak aztertuz, egituren balio tekniko, funtzional eta estetikoa modu orekatsuan ezagutzeko joera izateko.

1.2.Egitura bateko elementuek jasan behar dituzten indarrak bereiztu, identifikatuz eta  egitura sinpleak eraikitzean elastizitate mugak ez gainditzeko beharrezko neurriak hartuz , indarrek egituretan eta materialetan duten eraginaz ohartarazteko.

1.3.Egituretan erabiltzen diren material desberdinak bereiztu, bakiotzaren ezaugarriak identifikatuz, egiturako zati bakoitzean behar den materiala erabiltzeko.

1.4..Zirkuito elektrikoaren  osagaiak konparatu, zirkuitu  elektrikoak diseinatu eta montatuz,operadore desberdinak (etxe baten instalazio batzuk simulatuz)  diseinatu eta eraikiz, magnitude elektrikoak neurtuz eta kalkulatuz, elektrizitatearen mundua hobeki barneratzeko.

.1.5. Proiektu teknologikoaren emaitz garrantzitsu bezala txosten teknologikoa egoki burutu, bertan proiektuko informazio guztia azalduz, beraien lanaren osagarri, ebaluzio eta aurkezpenerako tresna bezala baloratzeko.

1.6. Objektuak eta sistema teknikoak eskuz era egokian adierazi proporzioa, kalitatea eta bistak  erabiliz, komunikazio baliabide bezala  ezartzen joateko.

2. UD: Efektu mekanikoak lotzen.


2.1.Indar eta mugimenduen transmisio eta transformazioaren oinarrizko operadoreak eta beraiek konbinatzeko moduak bergogoratu eta sakondu, mekanismoak  aztertuz, elementu nagusiak identifikatuz eta gutxienez hiru operadore konbinatzen dituen sistema mekanismoak diseinatuz.

2.2.Eskala, formatu, sinbologia, lerro mota eta akotazioei buruzko araudi estandarizatua poliki-poliki erabili, lan prozesuak eskatzen duenean aplikatuz, eraiki behar den tramankuloaren planoetan praktikan jarriz

3. UD: Ingurune Ingurune.


3.1.Energia berriztagarriak ezagutu (hidraulikoa, eolikoa, eguzki energia...) beraien historia aztertuz, energia mota bakoitzeko  osagarrriak  eta moduak bereiztu, energia neurtzeko unitateak  kalkulatuz, energia berriztagarriak eta ez berriztagarriak kritikoki konparatzeko.

3.2.Gai teknologiko bati buruz aho adierazmena garatu, gai bat etxean prestatuz eta bere mapa kontzeptuala aurrean izanda  gelaren aurrean aurkeztuz, ahozko adierazmena hobetu eta besteekiko lotsak kentzen joateko.

3.3.Neurtze-trazatze erramintak, oratzeko eta tolesteko, ebaki eta zulatzeko teknika eta erramintak, eta izan behar diren segurtasun arauak ezagutu, proiektua eraikitzerakoan teknika eta dagokien erreminten erabilpen egokia egin dezaten